XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
maitabera-bera. Jende askorekin maitemindu eta denekin kunplitu beharrez, bakailaoa baino biguinago gelditzen dena.
maitakorto. Lagun hurkoa maitatzeko joera handia duen pertsona adimen gutxikoa.
mai-talego. Espetxean edukitako amoranteen multzoa.
maitantum. Amodioak emandako ostiak leuntzeko krema pena-aringarria.
Maitasunción. Goiko Josefaren alaba, erromantiko hutsa.
mai-té. Britainiarrek asmatutako edari afrodisiakoa.
maitente. Sasoiko gizonaren txilibitoaren egoera, bihotzeko kuttuna ikustean.
maitsu. O.N.C.E.-n eskola ematen duen pertsona.
makabroiak. Pasta gaiztoa eta putakeria egin zalea.